GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Azpikontratatze berria Osakidetzan


Osakidetzak Telefonia-Ibermática-Ayesa ABEEari esleitu dio «herritarren eskariari omnikanalki erantzuteko irtenbidea». Esleipenaren zenbatekoa 6,5 milioi euro baino gehiagokoa da. Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek salatu dutenaren arabera, dirua EBren Next Generation funtsetik dator zerbitzu publikoak modernizatu eta pribatizatzeko helburuarekin. Iraganean Osakidetza autogobernuaren harribitxia izan zen. Egun, EAEko biztanleen kezka nagusienetako bat da eta, hala ere, pribatizazioek ez dute etenik.