Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Bi feministaren kontrako kereila, artxibatuta

Algortako Mugimendu Feministako bi kidek 2022an Portu Zaharreko jaietan erasotutako adingabe bati lagundu ostean, Ertzaintzak haien kontra salaketa jarri zuen. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak bi kideen ekimena arduragabekeria larritzat jo eta Ertzaintzaren jarduna oztopatzeagatik ikertuak izango zirela adierazi zuen. Atzo, epaile batek kereila artxibatu zuen. Erkorekak bere adierazpenekin egindako kaltea konpondu eta neurriak hartu beharko lituzke bere menpekoen «arduragabekeriei» aurre egiteko.