GARA Euskal Herriko egunkaria
1999

Lizarra-Garazi garaikoa, presoen aldeko hitzorduetan mugarri

1999ko urtarrilaren 9an Bilbon egin zen manifestazioaren irudia, Zabalburutik hartuta. Ordura arteko jendetsu eta pluralena izan zen. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Urtarrilaren 9a behin baino gehiagotan izan da azken urteetan presoen eskubideen aldeko manifestazioen hitzordua. Bereziki garrantzitsua izan zen 1999koa, Lizarra-Garaziko Akordioaren garaikoa; ordura arteko jendetsuena izan zen eta aurretik inoiz ikusi ez zen babesa jaso zuen. 2011n Aieteko Konferentziak irekitako zikloaren ondoren eta ETAk borroka armatua utzi ondotik, mobilizazioak are jendetsuagoak bilakatu ziren. Gogora dezagun nolakoak izan ziren.

1999ko urtarrilaren 9a, Bilboko Aita Donostia plaza. 17.00etan puntuan abiatu zen presoen eskubideen aldeko manifestazioaren burua. Haren atzetik, lau hilabete lehenago Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu zuten alderdi, sindikatu eta eragile sozialen deialdiari erantzun zioten milaka eta milaka lagunek, euriari aurre eginez, udaletxerainoko bidea egin zuten, Madril eta Parisko gobernuei ozen exijitzeko dispertsioa bertan behera uzteko eta espetxeetako legedia betetzeko.

Mobilizazioak Bilboko kaleak kolapsatu zituen eta ordura arte Bizkaiko hiriburuan egin zen jendetsuena izan zen. Bere dimentsioaz jabetzeko, ez antolatzaileak ez Udaltzaingoa ez ziren ausartu parte-hartzaile kopurua ematera; datu adierazgarri gisa, mobilizazioaren burua udaletxera iritsi zenean azkeneko manifestariak oraindik ez ziren Basurtutik abiatu, “Euskadi Información”-ek biharamunean argitaratu zuen kronikan irakur zitekeenez.

Sailburu, diputatu, epaile, Gesto por la Paz... «Euskal Herria inundó Bilbo», zioen kazeta horren azaleko izenburuak; beste hamar orrialde eta kontrazala eskaini zizkion mugarri historiko hari: xehetasunez betetako kronika, politikari eta manifestarien adierazpenak, hiru senideri egindako elkarrizketa, analisi bat, argazkiz betetako orrialde bat eta martxa antolatzeko auzolanari buruzko erreportaje bat; horiekin osatu zuen kontakizuna.

Pankartak 15 metro zituen eta “Euskal presoen eskubideen alde” goiburua. Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu zuten zazpi alderdi politikoetako ordezkariek zeramaten: EAJko Xabier Arzalluz eta Jose Antonio Rubalcaba, HBko Arnaldo Otegi eta Jon Idigoras -azken hau Pernando Barrenak ordezkatu zuen ibilbide erdian- EAko Carlos Garaikoetxea eta Inaxio Oliveri, IUko Javier Madrazo eta Antton Karrera, Zutik-eko Joxe Iriarte “Bikila” eta Josetxo Ribiere, Batzarreko Tere Saez eta Manuel Burguete, eta ABko Richard Irazusta eta Jakes Abeberry.

Haien atzetik zihoazen aipatu alderdietako zuzendaritzetako kideak eta hainbat kargudun politiko eta erakundetako hautetsiak, hala nola Rosa Aguilar IUk espainiar Kongresuan zuen bozeramailea, Lakuako Gobernuko EAJko eta EAko zenbait sailburu, modu pertsonalean bat egin zutenak, eta bi alderdi horietako diputatu eta senatariak.

Manifestazioaren aniztasunaren erakusgarri, Euskal Herrian jarduten zuten hamar epaile ere izan ziren Bilbon, garai hartan Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide zen Emilio Olabarria jeltzalearekin batera.

Sindikatuak eta erakunde sozialak bigarren pankarta baten atzetik joan ziren, «ia ordubeteko distantziara»: LAB, EHNE, Steilas, ESK, Bakearen Aldeko Koordinakundea (Gesto por la Paz), Bakea Orain, Elkarri, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Gureak eta Salhaketako ordezkariek zeramaten.

GARAren zero alea. Autonomia kalea jendez lepo zegoela, Zabalburun presoen senideak zain zeuden beren argazkiekin. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten “Egin”-en delegaziotik oso gertu, GARAko langileek egunkariaren zero alea banatu zieten manifestariei, «argi uzteko ez dituela presoak ahazten».

Bukaerako agiria Pernando Barrenak, Jose Antonio Rubalcabak eta Richard Irazustak irakurri zuten, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Bertan nabarmentzen zenez, «soberan daude immobilismoak, probokazio politikoak» eta «eskubideak urratzen dituzten ekintzak eta erreakzioak», eta azpimarratzen zen presoen eskubideen defentsa inoiz baino beharrezkoagoa zela «Euskal Herriaren borondatearen errespetuan oinarritutako prozesu demokratikoa sakontzeko eta sendotzeko».

“Hator, hator” kantuak eman zion amaiera Euskal Herriaren historia hurbilean betiko iltzatuta geratu zen manifestazio hari.

Aieteko zikloaren ondorengo lehen manifestazio handia 2012ko urtarrilaren 7an egin zen; gutxienez 110.000 pertsona bildu zituen, GARAren kalkuluen arabera. Bi urte geroago, 2014ko urtarrilaren 11n, inoizko mobilizaziorik jendetsuena egin zen, 130.000 lagun ingururekin, Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak bultzatuta.

2016 eta 2021, bi agertoki eta pandemia. 2016an ere presoen aldeko urteko hitzordua urtarrilaren 9an egokitu zen, baina bi agertoki izan zituen: Bilbo eta Baiona. Aurreko mobilizazioek bezala, Sare eta Bagoazen deialdiek erantzun zabala izan zuten: 63.000 lagun Bizkaiko hiriburuan eta 8.000 Lapurdikoan. Aldi berean egin ziren, «Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoak Euskal Herrira» lelopean. Baionan, martxaren buruan hautetsi ugari izan ziren.

Bost urte geroago, orduan ere urtarrilaren 9an, neguko egun gordin batean, izotza, elurra eta pandemia tarteko, urteroko mobilizazioa Euskal Herri osoko 238 herri eta auzotara hedatu zen, presoen aferak euskal herritarren artean duen garrantziaren milagarren erakustaldian. Deialdi gehiago izan ziren herriz herri, garai hartan kartzelan zeuden presoak baino, GARAren kronikak nabarmentzen zuenez.

Aniztasun ideologikoa Bilboko Euskalduna jauregian goizean egin zen ekitaldian islatu zen, EH Bildu, EAJ eta Podemoseko ordezkariekin; Baionan osatu zen giza katean -2.000 pertsona inguru- eskuin muturra baino ez zen falta. Carlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiek bat egin zuten martxarekin, eta Kataluniatik ere babesa iritsi zen: Carles Puidemont, Quim Torra, Roger Torrent, Marta Rosique...

Mobilizazio horietan guztietan presoen auziaren konponbidearen aldeko aldarria ozen entzun zen.



[2010] La Iglesia de Gipuzkoa, una «olla a presión» con la llegada de Munilla

La ordenación de José Ignacio Munilla como obispo de Donostia, el 9 de enero de 2010, estuvo precedida de una expectación mediática sin precedentes en ese tipo de actos y rodeada de una fuerte polémica debido a su ideología ultraconservadora. La diócesis de Gipuzkoa era, desde su designación, una «olla a presión», ya que la mayoría entendía su nombramiento como un «intento de reconquista» del nacionalcatolicismo español. Muestra de ello es que 2.300 cristianos guipuzcoanos y el 80% de los párrocos suscribieron sendos documentos en contra de su designación.

Además de dar cuenta de la toma de posesión, GARA publicó un perfil analítico sobre la figura de José Ignacio Munilla y el papel que tuvo su antecesor, Juan María Uriarte.

La era de Munilla se alargó doce años, marcados por el descontento entre el clero guipuzcoano y el fuerte pulso que mantuvo con las comunidades católicas de base de Gipuzkoa, así como por las continuas polémicas en torno a distintos temas por sus posturas retrógradas.

Se marchó en diciembre de 2021 a Orihuela, donde desembarcó a lomos de una mula.