Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Planifikaziorik gabe, trantsizioak porrot egingo du

Victoria Solar 1 proiektuak baimen administratiboa jaso duela dakar asteleheneko EHAAk. Horrela, lau egunen buruan, Lakuak Victoria Solar 1 eta 2 proiektuak baimendu ditu, Arabako Lautadan denera 180.000 panel fotovoltaiko instalatzea onartzen dutenak, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala oraindik onartu gabe dagoenean. Energia berriztagarrien aldeko apustu indartsua egin behar da, baina ezin da edozein modutan egin. Lurraldea eta bere biztanleak errespetatuko dituen plan baten arabera egitea ezinbestekoa da.