SAN SEBASTIAN EGUNA

Hotzari aurre eginez, danbor kolpeak inoiz baino indartsuago Donostian

Goian, umore ona danborradan, eta haurrak Alderdi Ederren. Eskuinean, Isabel Verdinik Urrezko Danborra jaso zuen unea.
Goian, umore ona danborradan, eta haurrak Alderdi Ederren. Eskuinean, Isabel Verdinik Urrezko Danborra jaso zuen unea. (Gorka RUBIO | FOKU)

Hotza akuilu eta eguzkia lagun, milaka lagunek hartu zituzten atzo egun osoan zehar Donostiako kaleak, danborrari gogoz eta gogor jotzeko irrikatsu. Haurrak ez ziren gutxiago izan, eta goizean eurek bereganatu zuten protagonismoa. San Sebastian egun apartari banderaren jaitsierak eman zion amaiera, ohi bezala, gauerdian.