Andoni CANELLADA FOKU

GUGGENHEIM URDAIBAI STOP PLATAFORMA ETA «BIZKARSORO» FILMA, ARGIA SARIEN ARTEAN

Argia sariak banatu zituzten, atzo, Usurbilen. Ikus-entzunezkoen atalekoa Josu Martinezen ‘‘Bizkarsoro’’ filmarentzat izan zen; Prentsa saria, ‘‘Sahara. Herri bat erresistentzian’’ Kristina Berasainen liburuarentzat; ‘‘Ez gatoz Paristik’’ Lanartean elkartearen podcastak eraman zuen Entzunezko saria; Internet atalekoa, berriz, gordegia.eus egitasmo herrikoiak. Kanpaina onenaren saria Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso zuen.