JAN. 31 2024 BEGIRADA Babes humanitarioa begipuntuan Jaizki FONTANEDA FOKU Unrwako ordezkaritza bat Bakartxo Tejeria EAEko Legebiltzarreko presidentearekin bildu zen atzo. Egoera larrian dago Unrwa, AEBek, Kanadak, Britainia Handiak, Alemaniak, Italiak, Herbehereek, Suitzak, Finlandiak, Australiak, Japoniak eta Estatu frantsesak NBEak errefuxiatu palestinarrak laguntzeko duen erakundeari dirulaguntzak eten baitizkiote. Israelen aurkako GNZren ebazpena betetzen lagundu ordez, Estatu horiek Gazako Zerrendako biztanleria zigortzea erabaki dute. Estatu horietako buruzagiek gizatasuna erabat galdu dute.