GARA Euskal Herriko egunkaria

GAZTEAK «ARRISKUAN» DAUDELA OHARTARAZI DU ERNAIK


Dozenaka gazte bildu zituen Ernaik atzo, Iruñean, Osasunbidearen eraikinaren parean, arreta psikologikorako baliabide eskasak daudela salatzeko. Ilara luze batekin, itxarote zerrenda luzeen arazoa irudikatu zuten. Buruko osasun arazoek gazteei era berezian erasaten dietela ohartarazi zuten, «arriskuan» daudela, eta, iragarri zutenez, gai hau landuko duen dinamika berri bat jarriko dute martxan. Nafarroa eta EAEko gobernuak interpelatuko dituzte.