HUNTZA TALDEAREN AZKEN KONTZERTUA

Sentimenduak «Aldapan gora» eta gorputzak «Buruz behera» Miribillan

Emozioak, indarra eta alaitasuna adierazten dute atzo Huntza taldeak utzi zituen azken irudiek.
Emozioak, indarra eta alaitasuna adierazten dute atzo Huntza taldeak utzi zituen azken irudiek. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Bi ordu eta erdi oholtzan, hamarnaka gonbidatu eta hiru dozena abesti; horrela “agur” esan zuen Huntza taldeak Miribilla bete-betearen aurrean. Atzokoa “azkena balitz bezala” hartu behar zela esan zuten; tira, ez dakigu jendeak “balitz” hori nola hartu ote zuen, Bilbao Arenan hasitako festak asko luzatzeko itxura baitzuen. Zorionak, Huntza!