Ariane KAMIO
7K-ko editorea
1981

Oso latza izan zen, basakeria izan da

Joxe Arregiren hilotza, hilobiratu ondoren klandestinoki Zizurkilgo hilerrian ateratako argazkian.
Joxe Arregiren hilotza, hilobiratu ondoren klandestinoki Zizurkilgo hilerrian ateratako argazkian. (Juan Kruz UNZURRUNZAGA)

Ez ditu 24 ordu ere egin Carabancheleko espetxeko ospitalean, haizeak eraman duen arte. Agian ekarri duen haize berdin horrek bazekielako nora eraman behar zuen eta ez zuelako bertan denbora gehiegi pasatu nahi. Edo, ziurrenik, denbora gehiegi pasatu delako azken bederatzi egunetan. Luzea izan delako infernua eta erreta dituelako gorputz atal ugari, arima eta bihotza. Bazekielako, segur aski, Madrilgo erdigunean ikusi zituen poliziekin batera zihoala bere patua. Epemuga baitute zoriontasunak eta zoritxarrak, zoritxarrez eta zorionez.

Madrilgo kontrol hura. Urduritasun iragarri batetik egindako ihesaldia, kalean gora lasterka ateratzeko premiazko indarra, tiroak, balak, «goazen, goazen, badatoz eta!». Laster izango ditu gainean zurrup egin eta ziega ilun batera eramango dutenak, eta, aurrerantzean, infernua metro koadro gutxiko gelaxka batean lekukotuko da. Eta bere etxean ez da ezer entzungo, bere garrasien oihartzun isila baino ez. Paretak lehertzerainokoa da gela hartan instalatu den durundia, tortura-leku horretan kateatu baitute barra gainera, eta gero jauzi bainuontzira, burbuila-itolarri-birika-estu-hiltzailera, antzeman dezan herioren bisaia keinuka hasiko zaiola laster. Baina ez, oraindik ez, pixka bat gehiago behar da horretarako, basakeriaren eszitazioaren arnasa sama atzean izateak eragiten duen izerdi hotza tarteko. Zertarako bestela, hainbeste esfortzu? Ikuskizuna hasi denean gogoratu du nola kideen artean zin egin duten ez dutela hitzik esango. Itziarren seme horiek. Militanteen izaeraren neurrira egindako tortura jasangaitzak diseinatu dituzte. Praktika ankerrenaren talentuaren alde makabroa berpiztu da, basatiak loalditik esnarazten diren bezalatsu. Erredurak, borra kolpeak, ukabilkadak, ostikoak... eta ekintzaren ondorioek gorputz-mihise gaineko margolana osatu dute. Orbainak nonahi, giltzurrun alboan egindakoa, begi ondokoa, nabarmen hazitako oinak... horiek dira artelan kolektibo horren emaitza. Basakeria neurrigabea izan da, harik eta egin dituzten kalkuluek gainezka egin dieten arte. Pasatu egin dira, baina ez dira moralki gehiegizkoak izan; pasatu egin dira hilzorian dagoelako eta horrek, judiziala negargarria izango bada ere, auzi sozial bat sortuko duelako Euskal Herrian. Carabancheleko kartzelako ospitalera zuzenean, eta ken dezagun gainetik lehertutako zaku hil hau.

****

Arratsaldeko lau eta erdiak aldera iritsi zen Joxe Arregi Carabanchelera, otsailaren 12an. Ordu gutxira hilotz izango zen gorputz lehertu hark zain zituen gerora lekukotasun eskutitz bat idatziko zuten hiru preso: Iñaki Agirre Errazkin (ETA pm), Xose Lois Fernandez Gonzalez (GRAPO) eta Lois Alonso Riveiro (PCE-r). 23 zenbakia zeraman zeldan aurkitu zuten eserita. Identifikatzen saiatu ziren, eta bai, bera zen. Ezin zuen apenas hitzik esan. «Egarri naiz!». Begi inguruak belztuta, eskuak handituta, txikitutako gorputza zuten begien aurrean. «Oso latza izan da». Orduko logika aplikatuz, inkomunikatuta behar luke espetxean ere, baina baldintza horretan ez egoteak bere larritasunaren zantzuak agerian utzi zituen gainerakoengan. «Pomada bat eman didate». Arnasteko zailtasunak zituen. «Atake epileptikoak izan ditut». Mediku baten beharraz ohartarazi zituzten funtzionarioak, eta arratsaldeko 19.00ak inguruan agertu zen bat. Azterketa eta frogak egin ondoren, antibiotikoa injektatzera zihoan medikuak, ipurmasailen egoera ikusirik, hala esan zuen: «Baina non jarriko diot injekzioa!». Hurrengo goizean, egoerak okerrera egin zuen. «Nik uste diat hiltzekotan nagoela». Zelda garbitu eta ondoan izan zituen presoak, animoak eman nahian. «Karga gehiegi naiz zuentzat». Goizeko hamarretan ospitaleratzeko tramiteak hasi zituen zuzendari medikuak, eta bitartean, X izpien departamentura eraman zuten erradiografiak egitera. Baina Arregi ez zen gehiago itzuli. Arratsaldeko bostetan jakin zuten bere heriotzaren berri. Gaurko egunez, 1981eko otsailaren 13an.

***

Torturatu baten barne zauriek kanporako bidea hartzen dute uneren batean. Arregiren auziak bezalatsu, antzeko aferek hainbatetan bete dituzte GARAko azalak. Lekukotasun asko jaso dira egunkariko orrialdeetan eta, kasurik larrienetan -larritasun neurgailurik jar badaiteke praktika anker horren inguruan-, jarraipen zehatza egin izan da. Eta hain kanporakoa izan da kasu askok egin duten bidea, ezen Europako auzitegietara ere iritsi diren. 2018ko otsailaren 13an, Joxe Arregi hil eta 37 urtera, Estrasburgok Espainiaren aurkako lehen zigorra ezarri zuen Igor Portu eta Mattin Sarasolak jasan zuten basakeriaren harira. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak «tratu inhumanoa» jasan zutela berretsi zuen. Izan ere, Portu ZIUn ospitaleratu zuten pairatutako tratu txarrengatik. Zerrenda luzea da torturatuek osatutakoa, luzeegia, eta, une askotan, amaigabea. Beldurgarria. Zitala. Eta, era berean, guztiz zaurgarria. Oso latza izan zen, basakeria izan da.



[1981] «Hipócritas, se va a seguir torturando», por Luis Núñez

La muerte de Joxe Arregi provocó una gran oleada de indignación y de rabia en Euskal Herria. Durante los días posteriores a su muerte, se vivieron jornadas muy intensas en todo el país, donde se sucedieron numerosas protestas para denunciar su muerte y las torturas que había sufrido. Hubo infinidad de movilizaciones, en las que la ciudadanía mostró su malestar ante los hechos tan graves que habían ocurrido.

El cuerpo de Joxe Arregi llegaba el 16 de febrero, tres días después de su fallecimiento, a Zizurkil, adonde se acercaron miles de personas para rendirle su último adiós. En el periódico del día 17, “Egin” recogía un artículo de opinión del que fuera su jefe de redacción, Luis Núñez, que, bajo el título “Hipócritas, se va a seguir torturando”, lanzaba duras críticas tanto a las fuerzas políticas como a los medios de comunicación. «Son cómplices de la tortura los dirigentes de esos partidos pero también los de los medios de comunicación que silencian la tortura. ¿Cuántas veces y cómo se ha denunciado la tortura en Radio Popular?», cuestionaba. Para quien lo desee, el artículo está disponible íntegramente en NAIZ.