GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Espetxe eskaera, erreportaje bat argitaratzeagatik


”Cubainformación” hedabideko koordinatzailea den Jose Manzaneda epaituko dute gaur, Prisoners Defenders erakunde antikastristak jarritako salaketaren ondorioz. Manzanedari sei urteko espetxe zigorra eta 70.000 euroko isuna eskatzen diote, erreportaje bat dela-eta. «Kubako lankidetza medikoaren aurkako gerra» salatu eta aipatutako erakundeko lehendakaria «gerra kriminal» bezala aurkezten zuen. Absolbituko balute ere, epaitze soila kazetaritzaren kontrako eraso bat da.