GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Batasunik ez, prekaritatearen tragediari aurre egiteko


Egunotan sindikatuek mobilizazioetara deitu dute, astelehenean Arrasaten langile baten heriotza eragin zuen lan istripua dela-eta protestatzeko. Atzo LABek, ESK-k, Steilasek, Hiruk eta EHNEk elkarretaratze bat egin zuten eta ELAk beste bat, eta gaur UGTk berea deitu du. Arrasatekoarekin, hamazazpi dira aurten Euskal Herrian lan istripuan hildako langileak. Prekaritatearen kontra borrokatzeko, indarrak batu behar dira, ez sakabanatu. Nekez uler daiteke deialdi bateratuak egiteko dagoen gaitasun falta.