MAR. 11 2024 Hernani Burujabe: sistemaren oztopoei, herri erantzun antolatu bat Hernani burujabe herri proiektuak hiru urteko ibilbidea bete du. Proiektuak izandako garapenaren berri eman digute Itsaso Lekuona Hernaniko zinegotziak eta Ander Larretxea Bidea burujabetzen aldeko elkarteko kideak. Sektore ekonomiko guztiak herritarren benetako beharrei erantzutea dute helburu nagusietako bat. Hernani Burujabek hiru urte bete ditu, eta asko aldatu da proiektua bera urterik urte. (HERNANI BURUJABE) Oihana AZKUE DONOSTIA Udalgintza eta herrigintza uztartuz, herri buruaski eta burujabeago bateranzko bidea egiten ari dira hernaniarrak. 2023ko memoria aurkeztu berritan, azken urteko ekarpenak eta proiektuak izandako garapena ezagutu genuen iragan astean NAIZ Irratian, Itsaso Lekuona Hernaniko zinegotziaren eta Ander Larretxea Bidea burujabetzen aldeko elkarteko kidearen ahotik. Burujabetzaz hitz egiten dugunean, askotan esparru edo marko zabalagoetara joaten zaigu burua: burujabetza nazionala, estatu egitura falta... Txikitik erreparatzea eta ekitea, ordea, posible da. Posible eta beharrezkoa. Hernani horren erakusle da. HERRITARRAK, MOTORRA Larretxeak esplikatu zuenez, proiektuak hiru erpin ditu: herritarrena, publikoa eta ekonomikoa. Hiru horiek uztartuz lortu nahi dute funtzionatzea, baina argi izanik herritarrek gidatutako erpinak izan behar duela motorra. Hor topatzen dute zailtasun nagusia: herritarrek ohartu behar dute eragileak direla. «Azkenaldian asko entzuten den sistema publiko komunitario kooperatiboa herrira eramatea da. Hau da, ardura publikotik burujabetza hauek gauzatzeko baliabideak herritarren esku jartzea. Beharrak identifikatu eta planifikazio hau egitea izango litzateke herrigintzaren betebeharra, eta erpin kooperatiboarena edo ekonomikoarena litzateke behar hauei erantzuteko proiektuak sortzea», erantsi zuen Lekuonak. Hernani Burujabe herri proiektu bat izateko anbizioz sortu da: «Sistemak eragiten dizkigun muga eta kontraesan guztiei herri mailatik erantzun antolatu bat emateko, beharrezkoa delako burujabetzei txikitik heltzea, modu materialean ere heltzea. Gure egunerokoari erantzuteko ez gara burujabe gauza askotan. Adibidez, elikaduran, energian, zaintza lanetan. Horietara jaisten da Hernani Burujabe», adierazi zuen zinegotziak. Bioaniztasuna, etxebizitza, moneta bera, bizitzarako estrategikoak diren gaiak lantzen dituzte. Asmoa da premia horiei erantzuteko beste antolaketa modu bat sustatzea. Ez da erraza, kultura politiko oso bat aldatu beharra dagoelako. Txikitik handian eragin daitekeela sinetsita, abian dituzten proiektu ugarien berri eman zuten Larretxeak eta Lekuonak: energia ereduekin lotuak edota zaintza beharrei erantzun propio eta egoki bat eman nahi diotenak. ELIKADURA Aitortu zuten batzuetan esloganak diruditela azaltzen dituzten kontzeptuek, baina, adibidez, herrian nekazariak oso gutxi direla eta oso gutxi ekoizten dela diotenean, edota zaintza krisiak dauzkan aurpegiez hitz egitean gerturatu egiten dute diskurtso teoriko hori. Hernani Burujabe proiektu txiki askok osatzen dute, eta horietako batzuk jada martxan zeudela aurkeztu zuten egitasmoa, baina, aldi berean, dena irekita, denen artean erabakitzeko nola antolatu. Proiektu guztiak herritarren beharretatik abiatzen dira. Interesa duten herritarrak bildu eta talde eragile bat sortzen da. Hortik ehun ekonomikoa identifikatu eta lanean hasten dira. Ez dagoen kasuan sortu egiten da ehun ekonomikoa edo enpresa. Eta baldin badago, elkarlanean aritzen dira. Elikaduran, esate baterako, nekazariak beraiek lirateke ehun ekonomikoa. Elkarte bat sortu dute, eta horrek beste interlokuzio maila bat eman die. Kontsumo kooperatiba bat ere sortu dute, eta denda bat zabaldu dute, herrian bertan tokiko produktuak saltzeko. Sektoreko mahaian hartzen dituzte elikadura burujabetzari dagozkion erabakiak. BIODIVERSIDADHan creado un grupo motor para trabajar la biodiversidad. Les preocupa el eucalipto y la mercantilizaci��n de los terrenos comunales, entre otros. Con las clases han hecho un semillero para formar a los alumnos en ello y tambi��n quieren entrar en un proceso de publificaci��n de las localidades.