Eduardo PARRA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Tabakismoaren kontrako plana, eztabaidagai

Espainiar Osasun Ministerioak hamabost egun eman dizkie autonomia erkidegoei Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Plan Integralari hobekuntzak egiteko. Plan horrek neurri murriztaile gehiago aurreikusten ditu eta eztabaidagai dago. Tabako-laborariak eta ostalariak gogor agertu dira neurri berrien aurka. Nolanahi ere, autogobernuari dagokionez plana urraketa bat da. Hala ere, atzo, ez Nafarroako Gobernuak ez Lakuako Exekutiboak ez zuten ezer esan horri buruz.