KORRIKA TXULAPOA
BEGIRADA

Korrika Txulapoa berriz harro aurrera

Madrilgo Udalak berriz baimena ukatu ondoren, Korrika Txulapoaren antolatzaileek gaurko Manikorrika Txulapoa antolatu dute, Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenarekin. 10.00etan abiatuko da eta Estatuko hiriburuan euskara irakasten duten hiru zentroetatik pasatuko da, Montera kalean geldituz “Gernikako Arbola” abesteko. Euskal Etxean amaituko da, eta bertan irakurriko dute aurtengo mezua. Ondoren, jaiak Lavapiesen dauden lau euskal tabernetan jarraituko du, oztopoen gainetik, Madrilgo kaleetan.