GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Langileak, etorkizunaren eta osasun publikoaren alde


Tolosako Asuncion klinikako langile guztiak kontuan hartuko dituen osasungintza publiko baten alde, elkarretaratzea egin zuten atzo LABek eta ELAk, langile-batzordea osatzen duten sindikatuek. Salatu zutenez, Lakuako Gobernuak 2019an Tolosan ospitale publikoa eraikiko zuela erabaki zuenetik, «eman diren pausoek eta ospitalearen etorkizunak hartu duen norabideak kezkaz betetzen gaituzte bertako langileak». Gauzak horrela, mobilizatzen jarraituko dutela adierazi zuten.