Dimitar DILKOFF AFP
BEGIRADA

Aldarrikapenez beteriko eskultura olinpikoak

Atzotik, eta Parisko Joko Olinpiko eta Paralinpikoak amaitu arte, Errepublika frantseseko Asanblada Nazionalaren kanpoaldean Miloko Venusen sei bertsio ikusgai daude. “La Beauté et Le Geste” izeneko instalazioa Laurent Perboss artistak egin du. Venus bakoitza Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako kirol bat praktikatzen ari da, eta ostadarraren koloretako batez pintatuta dago, eskubide berdintasuna eta diskriminazioaren kontrako borroka aldarrikatzen.