AFP
BEGIRADA

Su santua Gazako infernuan

Gazako San Porfirioren eliza munduko zaharrenetakoa da, mila kristau ortodoxoen tenplua. Duela gutxi, Israelek eliza bonbardatu eta sarraskitu zituen. Hildako 18 kristauen hileta ospatu zuten. Baita multzokako bataioa ere, komunitateko jaioberriak hilko zituen beldurrez. Irudian, Pazko Ortodoxoaren ospakizun kutuna San Porfirion, Su santuaren zeremonia. Mezu argiarekin: Jesus gaur jaioko balitz, Gazako etxe hondakinen azpian jaioko zen. Eta galdera zehatzarekin: zer egiten dute Mendebaldeko kristauek genozidioa gerarazteko?