NAFAR GOBERNUA
BEGIRADA

Nafar ordezkaritza zabala Saharan

Nafarroako Gobernuko, Parlamentuko eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideek osatutako Nafarroako ordezkaritzak Tindufeko errefuxiatu sahararren eremuak bisitatu zituen aurreko astean, bost egunez, Gobernuak eta beste foru erakunde batzuek finantzatutako ekintza humanitarioko zenbait proiektu ezagutzeko, hala nola Aaiungo Ospitalea edo irudian ikus daitekeen Haguniako emakume sahararrentzako zentro komunitarioa.