GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Bretoieraren alde, Korrika


Ahizpa txikietako batean parte hartu zuen atzo Korrikaren ordezkaritza batek. Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketaren 9. edizioa ospatzen ari da egunotan, maiatzaren 17tik 25era. Korrikarekin harreman estua du Ar Redadeg ekimenak, eta La Passem-en egin bezala, kilometro bat eskuratu eta «babesa eta elkartasuna» adierazi dio Korrikak bretoieraren aldeko lasterketari, haiek ere Korrikaren aurtengo edizioan egin legez. Ane Elordik, Korrikako arduradun nagusiak, hizkuntza gutxituen arteko sarea osatzearen garrantzia nabarmendu zuen.