Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Pribatizazioaren estrategia maltzurra

Soldatapeko eta langile autonomoen osasun eskumenak laneko mutualitateei transferitzeko proiektua salatu zuen Osasungintza Publikoaren Aldeko OPA herri plataformen koordinakundeak atzo, eta protesta ekimenak iragarri zituen. Ez zaio arrazoirik falta: pribatizatzen badute, Osakidetza ahultzearekin batera, zerbitzuaren kalitateak lehentasuna izateari utziko dio, etekinen mesedetan. Estrategia maltzurra da: Osakidetzaren egoera kaskarra profitatzen ari dira, osasun eskumenen pribatizazioa areagotzeko erantzun soziala apalduz.