Henry NICHOLLS AFP
BEGIRADA

Normandiako Lehorreratzea eta Bagration Operazioa

Normandiako Lehorreratzearen 80. urteurrena gogoratzeko ospakizunak nonahikoak dira egunotan. Irudian, Londreskoa, Normandiako hondartzetara paraxutistak garraiatu zituen C-47 hegazkina eta guzti. Ezezagunagoa da, ordea, ekialdeko frontean sobietarrek martxan jarri zuten Bagration Operazioa. Hala ere, II. Mundu Gerrako bataila erabakigarriena izan zen eta nazien armadaren gainbehera azkartu zuen. 58 egunetan, 350.000 soldadu nazi hil zituzten Bielorrusiako basoetan eta Hitlerri heriotza-ukaldia eman zioten.