JUN. 04 2024 BEGIRADA Transfobia, inkesta kaxkarrei aurre egiteko Henry NICHOLLS AFP Rishi Sunak-en Alderdi Kontserbadoreak uztailaren 4an ospatuko diren hauteskundeak irabazten baditu, Berdintasun Legea emendatuko du soilik sexu biologikoak determinatu dezan nork erabili ahal izango dituen generoarengatik ezberdintzen diren espazioak, atzo Berdintasun ministroak deklaratu zuenez. Hauteskundeetarako aste batzuk falta direnean, toryek eskuinera egin dute, laboristek inkestetan ateratzen dieten abantailari aurre egiteko helburuarekin. Testuinguru europarrak Sunaken alderdiari transfobia errazten dio.