G. FAUVEAU
BEGIRADA

Estatu genozidaren ikurra da sobera dagoena

Palestinako banderak ordu gutxi iraun zuen Baionako Santizpirita zubian. EH Baik Udalari gutun bidez ikurra jartzeko eskatu ostean, honek eskaera onartu eta udal langileek jarri egin zuten. Jean-René Etchegaray alkateak kentzeko agindu eta Mediabaski esan zion berak ez zuela jartzeko jarraibiderik eman. Zubian 48 bandera daude, tartean, Israelgoa. Ongi legoke giza eskubideekin duen konpromisoa demostratu duen Etchegarayk bere erabakia birpentsatuko balu eta, Estatu genozidaren ikurra kentzeaz batera, Palestinakoa berriz jarriko balu.