JUN. 08 2024 BEGIRADA Diktaduren oinordetza ankerra Eitan ABRAMOVICH AFP Uruguaik omenaldia egin zion ostegunean diktadura garaian atxilotu eta desagerrarazi zuten Amelia Sanjurjo militante komunistari. Bere gorpuzkiak duela urtebete armadaren lursail batean aurkitu zituzten, baina orain identifikatu dituzte. Sanjurjo 1977ko azaroan atxilotu zuten, liburu saltzailea zen eta haurdun zegoen. 1968-1985 artean Estatuari egozten zaizkion pertsona desagertuak 197 dira, eta soilik 30 izan dira identifikatuak.