Andoni CANELLADA FOKU
BEGIRADA

Administrazioaren ardura ere bada

Ekainaren 5ean, Idiazabal jatorrizko izendapenerako gazta egiten zuen Zeraingo baserri bateko senar-emazte batzuk atxilotu zituzten, hainbat langile egoera irregularrean zituztelako, kontraturik, atsedenik eta ordainketa finkorik gabe. Atzo, Foru Aldundiak eta Idiazabalgo Kontseilu Arautzaileak ohar bateratua atera zuten, sektorearen irudiari eragindako kalteagatik esklabotzaren berezko egoeran zeuden langileei eragindako kalteagatik baino kezka handiagoa adierazten zuena.