GARA Euskal Herriko egunkaria

Perez Aldunate baldintzapean aske, 19 urte preso eman ondoren


Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bitartez, baldintzapeko askatasuna eskuratu du Xabier Perez Aldunate iruindarrak, Etxeratek atzo jakinarazi zuenez. 19 urte baino gehiago zeramatzan Txantrea auzoko bizilagunak espetxe ezberdinetan preso.

2021eko maiatzetik etxean bete du espainiar auzitegiek ezarritako espetxe zigorra, hasieran zigor kodearen 100.2. artikuluak ezartzen duen bigarren gradu arinduaren bitartez. 2024ko urtarrilean, hirugarren gradua ezarri zioten.

2020ko azaroan Iru- ñeko kartzelara heldu zen Kordobako espetxetik eta, ondoren, Martutenekora lekualdatu zuten, non sei hilabete bete zituen, 2021eko maiatzean Txantreara itzuli arte. 2005eko otsailean atxilotu zuten, eta poliziak torturatu zuela salatu zuen.