GARA Euskal Herriko egunkaria

Xabi Larralde: «Bigarren planoan utzi ditugu bereizten gaituzten puntuak»

Estatu frantseseko hauteskunde legegileen atarian, EH Baik Fronte Popularrarekin bat egitea erabaki du. La France Insoumisse, Alderdi Sozialista, Ekologistak eta Alderdi Komunista elkartuko dira horren barnean. Horren eta Ipar Euskal Herrian izango diren zerrendaburuen inguruan aritu zen atzo Xabi Larralde alderdiko zuzendaritzako kidea NAIZ Irratiko mikrofonoetan.

Xabi Larralde, artxiboko irudi batean. (Bob EDME)

Egoeraren larritasuna baloratu ostean hartutako erabakia da: EH Baik Fronte Popularrarekin bat egingo du. Ultraeskuinari nolabait aurre egiteko egindako mugimendua izan dela azaldu du taldeak. Erabaki horren nondik norakoak azaldu eta arrazoitzeko, NAIZ Irratian izan zen Xabi Larralde alderdi abertzaleko ordezkaria.

«Astelehen gauean jakin zelarik FP hori osatuko zela, pausoa txalotu genuen, eta gure disposizioa agertu», azpimarratu zuen Larraldek. Erantsi zuenez, «hortik aurrera, adostasunera iritsi gara, eta baieztatua izan da modu biziki zabalean gure militantziaren partetik; horrek suposatu duelarik lehenestea ezkerreko sentsibilitate horiekin bateratzen gaituzten puntuak eta bigarren planoan uztea bereizten gaituztenak».

Hala ere, erabaki ororen atzean egoten dira zalantza ugari. Izan ere, oinarrietan beti egon daitezke iritzi kontrajarriak, eta ez da beti bide erraza izaten. Hori dela eta, ildo politiko jakin batzuetako alderdiekin elkartzea apur bat kostatu zaiela azaldu zuen.

Europako azken hauteskundeetako emaitzak ikusirik, Ipar Euskal Herrian ultraeskuinak izan duen gorakada izan da protagonista azken egun hauetan, eta Larraldek horren interpretazioa egin zuen: «Lehen aldia da, eta kezkatzekoa oso, baina gure jendartean diren joera horiek kontuan hartu behar ditugu». Emmanuel Macronek bideratutako politika neoliberal gogorrak eta azken urteetan ezkerrak berak modu sinesgarri batean eredu alternatibo bat mahai gainean jartzeko izan dituen zailtasunak aipatu zituen hori ulertzeko gako gisa.

«Estatu Frantsesean bada soziologikoki eremu bat, aspaldiko garaietan langilerian finkatua zena eta ezkerra bozkatzen zuena, eta orain guztiz kokatua dena eskuin muturrean. Beraz, gaia ez da soilik ikuspegi ultranazionalista eta arrazista. Soziala ere bada», erantsi zuen.



Dos candidatos de la derecha, frente a frente

La batalla sin cuartel desatada en el seno de Les Républicains (LR) tras el posicionamiento de su presidente, Éric Ciotti, de avalar una alianza con la ultraderecha se traducirá, finalmente, en unas 60 candidaturas conjuntas, en su mayoría encabezadas por los candidatos del Rassemblement National (RN) de Marine Le Pen y el ganador de las elecciones europeas Jordan Bardella.

De esta manera, la candidata de la derecha republicana, Emmanuelle Brisson, en la quinta circunscripción vasca tendrá enfrente a un candidato de la unión de Ciotti y la ultraderecha de Le Pen: Victor Lastécouères.GARA