GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Erabakitzeko aske dira


Astearte honetan Auzitegi Konstituzional espainolak 16 eta 17 urteko adin txikikoek gurasoen baimenik gabe abortatu ahal izatea arautzen duen 2023ko lege erreforma onartu du, Auzitegiaren gehiengo progresistak ezetsi egin baitu Voxeko diputatuek lege erreformaren aurka aurkeztutako helegitea, PPk 2010ean onartutakoa aldatzen duena. Albiste ona da Estatu espainoleko 18 urtetik beherako emakumeentzat, baina baita emakume guztientzat eta, oro har, jendartearentzat ere.