AZKENA ROCK FESTIVAL

Eguzkia lagun, jende andana bildu da Mendizabalako rock festa handian

Rockzaleek gozatu ederra hartu zuten arratsaldeko lehen orduetatik. Ezkerrean, L7 laukotearen emanaldia -“Bricks Are Heavy” disko sonatua osorik jo zuten- eta eskuinean, Barry Adamson.
Rockzaleek gozatu ederra hartu zuten arratsaldeko lehen orduetatik. Ezkerrean, L7 laukotearen emanaldia -“Bricks Are Heavy” disko sonatua osorik jo zuten- eta eskuinean, Barry Adamson. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Gureen artean, atzo, Ezpalak talde zestoarra izan zen Mendizabalako gunean kontzertua eman zuen izen bakarra. Dea Matrona, Barry Adamson, La Perra Blanco eta Red Krossek arratsalde ederra eskaini zuten gaueko kartelburuak iritsi bitartean. L7, Arde Bogotá eta Queens Of The Stone Age bandek giro beroa jarri zuten ARFko bigarren egunean.