GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKENA ROCK FESTIVAL

Folkak ere indarra duela ikusi da Azkena Rockeko azken egunean

Orria metal doinuez janzten, lerro hauen gainean eta behean, ezkerretara, etxekoak Azkena Rocken, Moonshine Wagon. Gainontzeko bi irudietan, Pi.L.T. metal talde mungiarreko baxujolea, David Gonzalez, eta Rafa Rueda. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Moonshine Wagon gasteiztarrak, Glen Hansard irlandarrak edo Sheryl Crow eta Band of Horses amerikarrek folk eta country doinuak landu zituzten, denak rock izpirituarekin, Azkena Rockeko azken egunean. Haien artean burua atera zuen Pi.L.T. talde mungiarrak, eta nola gainera, euripean kontzertu aparta eskainiz. Datorren urtean, gehiago.