GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aniztasunaren aurkako eraso homofoboa


Corellako emakume talde batek ehundutako ostadar manta bat nahita suntsitu zuten ezezagunek atzo. Corellako Mujeres Tejedoras taldeak hainbat hilabetez egin zuen obra kolektibo hori, eta, ondoren, herriko plazan jarri zuten, homofobia salatzeko. Udalak jakinarazi zuen Fiskaltzaren aurrean salatuko duela erasoa, eta elkarretaratzera deitu du datorren ostiralerako. Zoritxarrez, azken asteotan LGTBIQ+ ikurren aurkako eraso gehiago izan dira Nafarroan.