GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Elkar zainduz gozatzeko, prebentzioa


San Fermin jaietan sexu-osasuna sustatzeko eta sexu-indarkeriaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak eta Peñen Federazioak, Iruñeko Udalaren eta Osasun Publikoaren Institutuaren laguntza eta lankidetzarekin. Kanpainaren helburua harreman afektibo-sexualak modu prebentiboan, berdintasunez, aniztasunez eta adostasunez sustatzea da eta, horretarako, besteak beste, 24.000 preserbatibo baino gehiago banatuko dituzte.