Saul LOEB AFP
BEGIRADA

Ez begiratu gora

Joe Bidenek munduaren harridurarako AEBetako presidentetzarako hautagaitza mantentzea erabaki ostean, Nancy Pelosik zalantza eragin zuen herenegun adierazi zuenean AEBetako presidenteak erabaki azkar bat hartu behar duela hauteskundeetara aurkezteari buruz. Bitartean, Donald Trumpek, lotsagabe, «sleepy, crooked Joe Biden» deituz iraindu zuen eta bi desafio egin zizkion: biek beste eztabaida publiko bat izatea eta golf partida bat jokatzea. Surrealismorik ez zaio falta egoerari, “Don’t look up” filmaren remake bat ematen du.