GARA Euskal Herriko egunkaria

«IBAITIK ITSASORA PALESTINA ASKATU» ALDARRIA IRUÑEAN


Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, ehunka lagun atera ziren kalejiran Iruñeko Sanferminen azken aurreko egunean, «Ibaitik itsasora Palestina askatu» oihukatuz, eta jai gune nagusiak zeharkatu zituzten, palestinar bandera handi baten atzean. Manifestari askok ikur bera eraman zuten eskuetan eta sionismoaren aurkako oihuak nagusitu ziren. Ez da lehenengoa izan; jai hauetan nonahi azaleratu dira herri palestinarra babesteko aldarriak eta ekintzak.