Ezohiko datetan ospaturiko bestak joan zaizkigu

Bost Karrikaldi arrunt gehi haurrei eskainitako euskal dantzen saioa izan dira aurten.
Bost Karrikaldi arrunt gehi haurrei eskainitako euskal dantzen saioa izan dira aurten. (Patxi BELTZAIZ)

Olinpiar Jokoak gaitzat hartu ditu Corsoak. Hala, gurdien desfileak argitan jarri du hiriko bestak ezohiko datetan ospatzea behartu duen kirol gertakaria. Handik aurrera, bertatik bertara harturiko erabakiak gailendu dira Baionako karriketan. Besta alternatiboak indartsu agertu dira, eta zuzeneko musikari eskainitako eguna eskertu dute belarriek. Izan ere, asko falta da besten giroa lasaitzeko.