AUG. 30 2024 CENTRAL PARKEKO HEROIAK Zinema euskaraz, etxeko txikiekin G.I. HERNANI Central Parkeko Heroiak” (gazteleraz “Heroes de central park”) filmak Annecy-ko zinema jaialdiko Sail Ofizialean izan zuen mundu mailako estreinaldia. Irudimen mugagabea duen On Kixoteren txotxongilo iheslariaren eta lagun bila dabilen DJ Doggy Dog peluxe abandonatuaren urratsak jarraitzen dituen animaziozko filma da. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren izenburua da, “Buffalo Kids” lan ederraren ostean. Aurrekoak “Robotia”, “Lagunak Erreskatatzera”, “Deep Sea”, “Dragoi-jagolea”, “Patrick” eta “Museoaren zaindariak” izan dira. Jeremie Degrusonek zuzendu du lana, eta gidoilari talde nabarmena du atzean, Bob Barlen, Cal Brunker, Joel Cohen, Alec Sokolow, Mathieu Zeller eta Degruson bera. ZINEMA EUSKARAZ PROGRAMA Maiz aipatzen dugun programa honen helburua herritarrei, balio zinematografikoez gain, euskararen erabilera sustatuko duen filmen aukeraketa helaraztea da. Izan ere, euskara komunikazio kulturalaren eta normalizaziorako bidea da aisialdiaren eta entretenimenduaren arloan. Etxeko txikiekin zinema euskaraz gozatzeko beste aukera paregabe bat.