SEP. 07 2024 Inoizko udarik beroena izan da aurtengoa... datorren urtekora arte Aurtengo uda izan da munduan inoiz erregistratu den berorik handiena jasan duena, batez ere Ipar hemisferioan. Historiako egunik beroena ere neurtu da. Errekorrak hausten dituzten tenperaturak urtero gainditzen dira etenik gabe, eragiten dituzten uda min, lehorte edo uholde hilgarriekin. El tifón Yagi toca tierra en el sur de China, donde ya habían sido evacuadas 400.000 personas. (GUO Cheng | EUROPA PRESS) GARA PARÍS Ekainetik abuztura, Ipar hemisferioko udako hiru hilabeteek inoiz neurtu den munduko batez besteko tenperatura altuena izan dute, 2023ko errekorra hautsiz; hala jakinarazi du Copernicus Europako behatokiak. Gainera, «azken hiru hilabetean, planetak ekainik eta abuzturik beroenak izan ditu, baita egunik beroena ere», ohartarazi zuen Samantha Burgess Copernicusen Klima Aldaketa Zerbitzuko (C3S) buruordeak. «Errekor sortak 2024a inoiz erregistratu den urterik beroena izateko aukera handitzen du», gaineratu zuen. Espainiak, Japoniak, Australiak (neguan) eta Txinak, esaterako, aste honetan iragarri dute bero maila historikoak neurtu dituztela abuztuan. TIFOIAK, UDA MINAK... Klimarekin loturiko heriotzak kontinente guztietan gertatu dira. Gutxienez 1.300 pertsona hil ziren bero sapagatik Mekako erromesaldian, ekainean. Indian, 45 °C-tik gorako tenperaturak jasan ohi dituen herrialdean, sistema elektrikoa guztiz eteteko zorian izan zen eta azpikontinentean ekonomia moteldu zen montzoi eta uholde hilgarrien aurretik. Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean uda minen ostean piztu diren suteek hainbat hildako eragin dituzte. Las Vegasek 48,9 °C-an izan zuen merkurioa uztailean. Marokon, uztailaren amaieran, bero izugarriak 21 hildako eragin zituen 24 orduan herrialdearen erdialdean, seigarren urtez jarraian lehorteak jota. Asian, Gaemi tifoia, uztailean dozenaka pertsona hil eta Filipinak eta Txina suntsitu zituena, berotze globalaren ondorioz areagotu egin da, abuztuan argitaratutako ikerketa batek baieztatu duenez. Une berean, Japonia ere gogor astintzen ari zen Shanshan tifoia bere euri-jasarekin. Nigerren, Saharaz hegoaldeko basamortuan, klima aldaketaren ondorioz, uholdeek 53 hildako eta 18.000 kaltetu eragin zituzten uztailean. Etengabeko errekor horiek orain arte ezagutu gabeko ozeanoen (munduaren %70) gehiegizko berotzeak elikatzen ditu, giza jarduerak eragindako beroaren %90 xurgatu dutelako: itsas azaleko batez besteko tenperatura normalak ez diren tenperaturetan da 2023ko maiatzetik. El supertifón Yagi toca tierra en el sur de China El supertifón Yagi tocó tierra ayer en la provincia de Hainan, la más meridional del país y donde las autoridades ya habían ordenado la evacuación de más de 400.000 personas. Yagi es el undécimo tifón de la temporada y avanzaba con vientos de hasta 245 kilómetros por hora. El Centro Meteorológico Nacional renovó la alerta roja en previsión de un temporal de lluvias y vientos que se cebará principalmente con la zona sur del gigante asiático. Además, se cancelaron todos los vuelos en el aeropuerto de Haikou, capital regional. El tifón ya se había dejado notar en Filipinas y Hong Kong y su evolución se sigue de cerca en Vietnam, también amenazado por la trayectoria prevista por los meteorólogos. Los últimos datos recabados hacen que sea equivalente a un huracán de categoría 4 en la escala de Saffir Simpson. GARA «LA NIÑA»Berotze globalaren efektu hori urtebetez areagotu zuen «El Niño» fenomenoa ez omen da izan oso indartsua aurten, baina orain «La Niña»-ren zain daude zientzialariak, alderantzizko zikloa eragiten duena, hoztearena. Ikusteko dago noraino, batez ere ozeano Bareko tropikoan.