SEP. 08 2024 KLIK 95 kilo legatz, Etiopiako haurrei laguntzeko Gorka RUBIO FOKU Etiopia Utopia Fundazioak antolatuta, Luis Irizar Legatz Lehiaketaren XII. edizioa hartu zuen atzo Donostiak. Ez zen lehiaketa arrunta izan, helburu solidarioa du eta. Etiopiako Oromia eskualdean 50 emakume eta 2.700 haurrentzako nutrizio proiektu bat bultzatzeko dirua bildu zuten. Fundazioko presidente Imanol Apalateguik GARAri azaldu zionez, 95 kilo legatz eta 20 kilo piper saldu zuten. Jendetsua izan zen, hamabi elkartek parte hartu zuten eta. Lehenengo tokian Ergobi geratu zen; bigarrengo, Peña Hipica Donostiarra; eta hirugarren, La Zurriola.