SEP. 12 2024 KLIK La Leze gaztandegiak lehen postua Ordizian Gotzon ARANBURU FOKU Beste urte batez, giro apartan ospatu zen atzo Ordiziako LI. Ardi Latxa Gazta Txapelketa. Ilarduiako La Leze gaztandegiko Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategik ondutako gaztak irabazi zuen sari nagusia. Ondoren egin zen enkantean 5.000 euro ordaindu zuen gazta erdiagatik Azkue Gourmet enpresak. Bigarren saria Lekarozko Kortaria gaztandegiarentzat izan zen; iazko irabazleak, Segurako Eneko Goiburuk, egin zuen hirugarren. Guztira, ardi latxaren edo Karrantzakoaren esnearekin egindako 47 gazta aurkeztu ziren.