SEP. 13 2024 BEGIRADA Etxegabetze mehatxuak ez dira amaitu Gorka RUBIO FOKU Kaleratzeak Stop kolektiboak protesta egin zuen atzo Donostian, Banco Santanderren aurrean, etxegabetze arriskuan dauden bi familia zaurgarriri babesa adierazteko. Hala, bankuari eskatu diote bost urteko gabealdia emateko eta bide judizialari amaiera emateko. Salatu zutenez, «onartezina da burbuila; 2008ko krisia eta etxegabetze masiboak eragin zituzten finantza-erakundeek, diru publikoarekin erreskatatuak izan zirenek, hipoteken negozioarekin dirua irabazten jarrai dezaten». Lehentasuna, beti, pertsonak izan behar dira.