SEP. 13 2024 EL TEOREMA DE MARGUERITE Matematikarekiko maitasuna GAIZKA IZAGIRRE HERNANI Anna Novion-ek zuzendutako film hau Lyongo Goi Eskola entzutetsuan matematika-ikastaro batean onartua izan den matematikari gazte baten, Marguerite-ren, bizitzari buruzkoa da. Bere promozioko emakume bakarra da eta bere tesiaren azalpena prestatzen ari den bitartean, guztia ezin hobeto doala dirudi. Tesian akats bat egin duela jakiten duen egunean, lur jota geratu eta eta lana utziko du; Margueritek, hutsetik hastea erabakiko du, eta filmak pertsonaiak bizi duen tentsio emozional eta intelektuala aztertuko ditu. Matematikarekiko maitasuna eta norbere bidea aurkitzeko nahia uztartzen dira, gazteek bizitzako une garrantzitsuetan dituzten dilemak irudikatuz. Margueriteren barne-borroka azalduko du, arrakastaren eta norberaren zoriontasunaren arteko oreka bilatzen duen bitartean. Aktore gazte honek hainbat genero eta rol interesgarri jokatu ditu eta antzezpen lan sakonengatik eta pertsonaia konplexuak antzezteko duen gaitasunagatik egin da ezagun; lan ospetsuenetako bat “Raw” (2016) filmekoa izan zen. “Le Théorème de Marguerite” lanari esker, Ella Rumpf aktoreak emakumezko aktore berri onenaren Cesar saria irabazi zuen iaz.