Bizimodu berri bat Txinan
Boli Kostan bizi den Aya-k bere ezkontzara gerturatu diren guztiak zur eta lur utziko ditu “ez” esaten duenean. Bizimodu berri bati ekiteko asmoz, Txinara joango da, eta han lana lortuko du tea saltzen duen boutique batean. Dendaren jabea Cai izeneko gizonezkoa da eta arte zahar horren irakaspenek aurrera egin ahala, lotura bizia piztuko da bien artean. Bi pertsonaia kontrajarriren arteko maitasun atenporal eta unibertsala sentitzera gonbidatzen gaitu filmak.
Sissako zuzendariak La Colline Parfumee izeneko jatetxe batean aurkitu zuen gidoia idazteko inspirazioa.
Txina, Boli Kosta eta Cabo Verde artean girotzen den lan hau, “Timbuktu”-ren, hots, 2015ean Oscarretarako izendatu zuten eta zazpi Cesar sari irabazi zituen film txalotuaren jarraipena da.
ABDERRAHMANE SISSAKO.
Afrikako zinemaren zuzendari ospetsuenetako bat da, eta bere filmek, maiz, Afrikaren eta Mendebaldearen arteko harreman sozial eta politikoak aztertzen dituzte. Bere lanak bortizkeria, kolonialismoa, globalizazioa eta identitate kulturalak eta halako gai garrantzitsuei heltzen die. Bere obra ezagunenak “Heremakono”(2002), “Timbuktu” (2014) eta “Bamako” (2006) dira.