SEP. 16 2024 KLIK Kirola egiteko debekua desobedituz AFP Talibanak gobernuan daudenetik, emakume afganiarrek debekatuta daukate kirola egitea: ezin dira gimnasioetan sartu, eta parkeetan entrenatzen ikusten badituzte, bortizki kanporatu ditzakete. Hala ere, horietako asko ezkutuan elkartzen dira, eta neurri zapaltzailea desobeditzen dute ahal den neurrian. Batzuk goizaldeko argi horixkarekin paseatzen dira Kabulen, tentuz, talibanek ikus ez ditzaten. Beste batzuk boxeoan aritzeko elkartzen dira, argazkiko gaztea bezala. «Gutxiago entrenatzen gara, baina inoiz ez gara gelditu», esan du.