SEP. 19 2024 BEGIRADA Kulturgintzako lekukoaren eskualdatzea Jon URBE FOKU Joanmari Larrarte Telletxea Elkar Fundazioko patronatuko lehendakari izendatu dute. Horrela, duela hamar urtetik hona bertako lehendakari izan den Joxemari Sors Bagues kidearen lekua hartu du Larrartek. Nolanahi ere, Sorsek patronatuko kide izaten jarraituko du. Elkar taldearen inguruan kultur proiektu garrantzitsua eraiki da azken 50 urtean, arlo honetan Euskal Herrian egon den enpresa-proiekturik anbiziotsuena, zalantzarik gabe. Elkarlana izan da egitasmoaren funtsetako bat, eta aldaketa honetan ere hori da ardatza.