SEP. 20 2024 EUSKARAREN AURKAKO OLDARRALDI JUDIZIALA G.ARANBURU FOKU Donostiako udaltzaina izateko euskara eskakizuna baliogabetu dute, oldarraldi judizialean urrats berri bat eginez. Horren aurka, atzo Kontseilua eta Bagera kalera irten ziren Alderdi Ederren. Kasu honetatik harago, eraso orokorra «lehen mailako auzi politikoa» dela ohartarazi zuten. Oldarraldiaren aurrean «hizkuntza eskakizunen markoa gainditu eta euskararen biziberritze prozesuaren aro berriari segurtasun juridikoa emango dion araudi berri bat» eskatu zuten.