Raul BOGAJO FOKU
BEGIRADA

Mozal legea, orain borroka feministaren kontra

Ertzaintzak Aiaraldeko sei pertsonari isunak jarri dizkie, mozal legea baliatuta, 2.500 euro denera, azaroaren 30eko greba feministaren harira. Bosti, Tubacex-en aurrean antolatutako piketea dela eta, eta beste bati, greba aurretik baimen gabeko agerraldi batean parte hartzeagatik. Legebiltzarrak 2016an lege honekiko kontrakotasuna adierazi eta Gobernuari ez aplikatzeko eskatu arren, indarrean sartu zenetik Ertzaintzak erruz erabili du. Kasu aipagarriena Ernairen kontrakoa da. Lakuak badu mozala altxatzeko garaia.