GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Hainbeste hilketa gelditzeko neurri eraginkorrak noiz?


Calin (Kolonbian) egingo den bioaniztasunari buruzko COP16rako aste gutxi falta direla, Hego Amerikako estatu hartan ingurumenaren aldeko aktibistak babesteko deia egin zuen NBEk ostegunean. Kolonbia da hilketa gehien izaten den estatua, baina ez bakarra: 2023an 196 militante hil zituzten, %80 baino gehiago, Latinoamerikan. Azkena, Juan Lopez hondurastarra, astelehenean hil zuten. Lopezek urteak zeramatzan mehatxatuta. Natura ustiatzeko eskrupulurik gabeko enpresa interesak daude hilketa hauen atzean.