GARA
BEIRUT
EL INFIERNO EN GAZA INCENDIA ORIENTE MEDIO

Nasrallahren heriotzak fase berri batean sartu du sutan den eskualdea

Israelgo Armadak Beiruteko Dahiye auzunearen aurka egindako eraso bortitzaren biharamunean, Hizbulahk baieztatu zuen haien idazkari nagusia misilek birrindutako eraikinen azpian hil zela. Heriotzak samina eragin du Libanon eta erregaia bota du lehertzear dagoen Ekialde Hurbilean. Estatu Batuek Tel Aviven ekintza babestu zuten.

Hassan Nasrallahren erretratu bat Israelek suntsitutako eraikin baten hondakinetan.
Hassan Nasrallahren erretratu bat Israelek suntsitutako eraikin baten hondakinetan. (EUROPA PRESS)

Hizbulahko buru Hassan Nasrallahren heriotzak, atzo arratsaldean mugimendu xiitak baieztatu zuenak, shock egoeran utzi zituen ez bakarrik haren jarraitzaileak, Libano osoa baizik, eta alarma gorriak piztu zituen Ekialde Hurbilera ikaraz begiratzen ari den mundu guztian. Eraso horrekin Israelek agertoki berri bat ireki du orain dela urtebete sutan dagoen eskualdean; agertoki berria eta ezezaguna, baina zalantza gabe, oso arriskutsua.

«Ondorio dramatikoak» izango dituela iragarri zuen, adibidez, Israelen «erailketa politikoa» irmoki salatu zuen Errusiak. Eta Hizbulahren erantzuna zein izango den ez dakigun arren, hitz horiek ez dute gehiegizkoak ematen.

Hiru hamarkada luzez Nasrallah alderdi horretako idazkari nagusia izateaz gainera, mugimenduaren ordezkari historikoa eta munduaren aurrean agertzen zen aurpegia ere bazen. Haren heriotza kolpe gogorra izan da, ez bakarrik egiturari dagokionez, baita alde emozionalean ere.

«Nasrallahren hilketak Libano eta eskualde osoa biolentzia fase berri batean sartu du», berretsi zuen Saad Hariri lehen ministro ohiak. Hizbullahko buruaren posizio politikoekin bat egiten ez zuela gogoratu arren, bere aurkako eraso «koldarra» gogor salatu zuen libanoarren batasuna eskatu zuen politikari sunitak.

80 BONBA HAREN AURKA

Albistea atzo baieztatu bazen ere, Nasrallahren heriotza ostiral gauean gertatu zen, Israelek Beiruteko hegoaldean dagoen Dahiye aldiriaren aurka egindako eraso latzaren ondorioz.

Armada sionistaren hegazkinek hamarnaka misil eta bonba bota zituzten oso populatua den auzunean, eta hainbat eraikin goitik behera erori ziren, erabateko triskantza eta biktima ugari eraginez. Horien artean Nasrallah bera eta, antza, Hizbulahko beste zenbait buruzagi, eta baita Irango Guardia Iraultzaileko komandante orde Abbas Nilfrushan ere, herrialde hartako hedabideek aditzera eman zutenez.

“The New York Times”-ek atzo argitaratu zuen Nasrallahren aurkako erasoan israeldarrek 80 bonba jaurti zituztela denbora tarte txikian, minutu gutxi batzuetan, bizirik irtengo ez zela ziurtatzearren.

Garrantzitsuena izanagatik ere, Hizbulahren egoitzaren kontrakoa ez zen izan Israelek ostiralean Libanon egindako eraso bakarra. Atzo ere bonbardaketekin jarraitu zuen, bai Beiruten bai Libanoko beste zenbait hiritan, hala nola Marjayunen eta Tiron.

Argi dago Nasrallahren heriotzak ez duela ase Israelen gerra gosea, eta, alde horretatik, esanguratsua da Armadako eledun Daniel Hagarik atzo esandakoa: «Hau ez da bukatu». Hori adierazi eta gutxira, Hizbulahko buruzagia ere bazen Hasan Jalil Yasinen hilketaren berri eman zuten, Dahiye auzunean egindako bonbardaketa batean.

Ematen du, beraz, luzerako doala oldarraldi sionista, eta bitartean gorpuak metatzen doaz Libanon eta Palestinan.



Irán, de luto, anuncia «golpes duros» a Israel

La muerte a manos de Israel de Hassan Nasrallah causó reacciones en todo el mundo, la mayoría en forma de denuncia o crítica al Estado sionista. Una de las más contundentes, e importante por su vínculo con Hizbulah, fue la de Irán, cuyo líder supremo, Ali Jameneí, declaró cinco días de luto nacional y advirtió de «golpes más contundentes» de los grupos de la región contra Israel.

«Los ataques del frente de resistencia al desgastado y decadente cuerpo del régimen sionista serán más impactantes», advirtió la máxima autoridad del país asiático, quien indicó, asimismo, que la «naturaleza malvada» de Israel «no ha ganado en esta acción».

Por su parte, el presidente iraní, Masud Pezeshkian, denunció la complicidad de EEUU en el ataque israelí que causó la muerte de Nasrallah y recriminó que la orden del bombardeo se diese la víspera desde Nueva York, donde se encontraba de visita el primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu. «La comunidad internacional no olvidará que la orden de este ataque terrorista fue emitida desde Nueva York y los estadounidenses no pueden eximirse de complicidad con los sionistas», dijo. GARA