OCT. 04 2024 KLIK Gazte transexualen bizipenen irakurketak Andoni CANELLADA FOKU “Transitos” liburuaren irakurketa bana egin ziren atzo Bilbon, Donostian, Laudion eta Iruñean. Aingeru Mayor sexologoak 2020an argitaratutako lan honek haur eta gazte transexualen bizipenak jasotzen ditu, gurasoen kontakizunen ikuspuntutik, 25 istorio desberdinetan. Naizen elkarteak antolatuta, Euskal Herriko kulturako zenbait pertsonaia esanguratsuk parte hartu zuten. Besteak beste, Miren Agur Meabe, Xabier Lapitz, Xabier Madariaga, Elena Irureta, Doctor Deseoko Francis, Toti Martinez de Lezea eta Porrotx izan ziren liburua irakurtzen.